Eskolako arauak

Ikasturtea irailaren 25an hasi eta maiatzaren 31n amaituko da. Azterketen egutegia eskolako Web orrialdean dago, kontsultatu nahi izanez gero.

Urtarrilaren 21etik 24ra bitartean egiten den ikasturteko azterketa ereduaren emaitzak helaraziko dizkizuegu gutunaren bidez.

Eskolara etortzea derrigorrezkoa da. Hala ere, ikasturtean barruan ehuneko 25 hutsegite onartuko dira gehienez, hau da, 16 hutsegite eskola egun. Baina, hutsegite kopuru erdira (8 hutsegite eskola egunera) iristen direnean, gutunaren bidez jakinaraziko zaie ikasleen gurasoei edo tutoreei; eta hutsegite kopuru osora (16 eskola egunera) iristen direnean, ofizialtasun galdu duela ere jakinaraziko zaie, nahiz eta azterketa egiteko galduko ez duten. Adingabekoen kasuan, ordea, 4 eta 12 hutsegite eskolara iristen direnean, gutun ziurtatu bat bidaliko zaie gurasoei edo tutorei jakinaren gainena egon daitezen. Onartuko diren egiaztagiri bakarrak medikuarenak izango dira.

Hutsegitea aurrez jakinikoa bada, gertatu aurretik emango dio honen berri irakasleari. Ezustekoa bada (gaixotasuna, istripua eta abar), lehenengo eguneko hutsegitetik horren agiria helaraziko dio irakasleari aste bi barruko epean, gehienez.

Klaseetara etortzeko eskubidea eta ofizialtsauna galduko dira honako kasuetan:

- 16 eskola hutsegite justifikatu gabe

- 25 eskola hutsegite justifikatu zein justifikatu gabekoak guztira

Bestalde, irakasleren bat etorriko ez balitz, ikasleak jakitun jarriko genituzke eurek emandako telefono zenbakira mezu bana bidalita.

Adingabeko ikasle batek gelatik ordua baino lehenago irten beharko balu, derrigorrezkoa litzaioke honekin batera doakizun baimena sinatuta ekartzea edo on-line betetzea (www.eoibasauriheo.hezkuntza.net>ikasleak>adingabeko ikasleak).

Ale gehiago behar izanez gero, web-orritik baimena jaitsi edo on-line bidez egin daiteke.