Klaseetara etortzea

Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko eskubidea eta obligazioa dute.

Eskola hutsen erdiak (2 ordu eta laurdeneko 8 saio) betetzen dituzten ikasleek gutun bat jasoko dute.

Eskola hutsen kopuru osoa (2 ordu eta laurdeneko 16 saio) betetzen dituzten ikasleek gutun bat jasoko dute.

Klasera behin eta berriro ez etortzeak eta justifikaziorik gabe, eskolatze eskubidea eta hurrengo ikasturtean matrikularako lehentasuna galtzea dakar. Halere, ez da dagokion azterketarako eskubiderik galtzen.

Hutsegitea aurrez jakinikoa bada, gertatu aurretik emango dio honen berri irakasleari. Ezustekoa bada (gaixotasuna, istripua eta abar),lehenengo eguneko hutsegitik horren agiria helaraziko dio irakasleari aste bi barruko epean, gehienez. (O.G.G. 2015/09/01)

Onartuko diren justifikante bakarrak medikuak emandakoak edota lanekoak izango dira (OGG 2013-10-01).

Gehienezko ez etortze kopurua ikasturteko ikastordu guztien ehuneko25a da, hau da, 16 eskola egun.

Klaseetara etortzeko eskubidea eta ofizialtasuna galduko dira honako kasuetan:

- 16 eskola hutsegite justifikatu gabe

- 25 eskola hutsegite justifikatu zein justifikatu gabekoak guztira (OGG, 2015eko irailaren 24koa)


201/2008 Dekretua, abenduaren 2a, ikasleen eskubideak eta betebeharrak. EHAA, 2008/12/16.

 

Ikasleen hutsegiteak


2018ko maiatzaren 21an eguneratua. Hutsegite zerrendak hamabostero eguneratuko dira.