Ikasle berrien baremazioa

A) Eskatzailearen adina:

– Onartua izateko eskabidea aurkezten duen urtean 18 urte edo gehiago beteta izatearren: 10 puntu.

– Onartua izateko eskabidea aurkezten duen urtean 16 edo 17 urte beteta izatearren:  5 puntu.

B) Desgaitasun-egoera (kontzeptuak ezin dira metatu). Atal honetan gehienez lor daitekeen puntu-kopurua: 5 puntu.

–  Eskatzailearen beraren desgaitasunagatik: 5 puntu.

– Eskatzailea adingabea bada, horren aitak, amak, legezko tutoreak edo anai-arrebaren batek desgaitasunen bat izateagatik: 3 puntu.

C) Familia ugariko kide izatea:

– Maila bereziko familia ugariko kide izateagatik: 4 puntu.

– Maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik: 2 puntu.

D) Lanbide-egoera

– Matrikula egin nahi den ikasturtearen aurreko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan eta hizkuntza-eskola ofizialetan edo unibertsitateetan eskolak eman izangatik: 10 puntu.

 

Ikasle berrien baremazioa.