Baliokidetzak eta kredituak

263/1998 urriaren 6ko Dekretuaren arabera Euskadi eta Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizialetako Euskarako Gaitasun Ziurtagiria edo C1, EGA, irakasleen 2. hizkuntza eskakizun eta Euskal Administrazio Publikoetako 3. hizkuntza eskakizunaren baliokidea da. Era berean, aipatutako HEOetako Euskara B2 irakasleen 1. hizkuntza eskakizun eta Euskal Administrazio Publikoetako 2. hizkuntza eskakizunaren baliokidea da.
HEOeko Gaitasun Ziurtagiria izateak (C1), gehi edozein filologia edo Humanitate, Gizarte Zientzia edo Juridikoetan unibertsitateko goi mailako titulazioa izateak hizkuntza hori irakastea baimentzen du (1997ko ekainaren 27ko agindua, uztailaren 19ko EHAA-n argitaratutakoa).
Hizkuntza Eskola Ofizialetako ziurtagiriak izateak kredituak lortzea baimentzen du hainbat unibertsitatetako fakultateetan.

1041/2017 Errege Dekretuak dionez baliokidetzak