A1eta B1.1eko ebaluazio jarraiari buruzko informazioa

1. Ikasleen azken emaitza jartzeko urtarrileko azterketa, ikasturtearen barruan irakasleak jasoko duen trebetasun bakoitzeko proba bana eta ekaineko azterketaren batura egingo da, ehuneko 20, beste ehuneko 20 eta ehuneko 60 balioarekin hurrenez hurren.
2. Irakurmenaren ulermen, entzumenaren ulermen eta idazmenaren adierazpen bana jasotzeaz gain, ahozko proba bat ere egingo da.
3. Ataza guztiak ikasgelan bertan egitekoak izango dira, hiztegirik gabe eta ikaskide edota irakaslearen laguntzarik gabe.
4. Urtarrileko hilabetearen azterketa 21etik 24ra bitarteko egunetan egingo da; eta irakasleak berak data zehatzaren berri emango du.
5. Azterketak urte batean gorde eta ikasleen eskura egongo dira.