Baldintzak

Ikasle ofizial legez matrikulatzeko ondokoa behar da:

  • Matrikula egiten den urteko abenduaren 31n 16 urte beteta izatea, Euskara eta Ingelesa hizkuntzetarako, hauek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasi badira.

  • Matrikula egiten den urteko abenduaren 31n 14 urte beteta izatea, bestelako hizkuntzetarako

  • A1 mailarako izan ezik, beheragoko maila gainditurik izatea, edo bestela kokatze prozeduran sartzea.

Aurreko deialdiren batean maila jakin batean matrikulatuta egon diren pertsonek ezin izango duten maila baxuago batean matrikula egin, ez eta gaindituta duten maila batean edo baxuagoa ere. Horretarako, kontuan hartuko dira baita ere aurreko ikasketa-planetan gainditutako mailak, matrikula egiteko unean daudenen baliokideak direnak legez.

Ikasturte berean eta hizkuntza bererako, ikasleek ezin izango dute aldi berean erregimen ofizialean eta librean matrikula egin.

Pertsona bakoitzak gehienez hiru eskaera bete ahal izango ditu; 2016 - 2017ko ikasturtean hiru hizkuntza baino gehiago ikasi dituzten ikasle ofizialek horietan eskaera egin ahal izango dute, baldin eta ofizialtasune galdu ez badute.