Ikasle ofizialak

Ikasle ofizialak HEOn matrikulatzen direnak dira, Ikasturtean zeharklasera etortzeko eta ikasi duten mailetako frogak egiteko: Oinarrizko Maila 1 (A1), Oinarrizko Maila 2 (A2), Tarteko Maila 1 (B11), Tarteko Maila 2 (B12), Tarteko Maila (B2) eta Maila Aurreratua (C1; euskaran bakarrik)

Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko eskubidea eta obligazioa dute.

Eskola hutsen erdiak (2 ordu eta laurdeneko 8 saio) betetzen dituzten ikasleek gutun bat jasoko dute.

Eskola hutsen kopuru osoa (2 ordu eta laurdeneko 16 saio) betetzen dituzten ikasleek gutun bat jasoko dute. Ikasle hauek klaseetara joateko eskubidea galduko dute, baina azterketa egitekoa ez; beraz, azterketa egin ahal izango dute bai ekainean baita irailean ere.

Onartuko diren justifikante bakarrak medikuak emandakoak edota lanekoak izango dira (OGG 2013-10-01).

Gehienezko ez etortze kopurua ikasturteko ikastordu guztien ehuneko 25a da, hau da, 16 eskola eguna.

Justifikatuta faltatu ahal diren egunak 25 eskola egunak dira. (O.G.G., 2015/09/01).

Hutsegitea aurrez jakinikoa bada, gertatu aurretik emango dio honen berri irakasleari. Ezustekoa bada (gaixotasuna, istripua eta abar),lehenengo eguneko hutsegitik horren agiria helaraziko dio irakasleari aste bi barruko epea, gehienez. (O.O.G., 2015/09/01)

Oinarrizko, Tarteko eta Goiko mailak gainditzeko 4 azterketa-deialdi dauzkate ikasleek. Salbuespen gisa zuzendaritza taldeak, ikasleak eskatuta eta dagokion irakaslearen proposamenez, graziazko beste deialdi bi baimendu ditzake ikasturteko. Atal honen bukaeran ezohiko matrikula egiteko eskaera deskarga dezakezu.Inprimaki hori eskolako idazkaritzan bete eta aurkeztu egin beharko da, dagokion ikasturteko matrikula prozesuan arautzen duen erabakian ezarritako epean.

Ikasleak, deialdi guztiak ikasturtea gainditu gabe amaituz gero ofizialtasuna galduko luke suspenditutako hizkuntza horretan, azterketak modu librean egiten jarraitzeko aukera izanik.