Arautegi orokorra

1041/2017 Errege Dekretuak, abenduaren 22koak, Egiaztapenaren ondoreetako Oinarrizko Mailaren gutxieneko eskakizunak finkatzen eta Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen araubide bereziko hizkuntza ikasketen B1 Tartekoa, B2 Tartekoa, C1 Aurreratua eta C2 Aurreratua mailen oinarrizko curriculuma eta zenbait ikasketa planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-ikasketen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak ezartzen ditu.

Otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizkuntza-ikasketak ezartzen ditu, eta honako maila hauen araberako curriculuma biltzen ditu: Oinarrizkoa, Tartekoa, Aurreratua eta Gaitasuna.

Goian aipatutako Errege Dekretuak Otsailaren 24koa 46/2009 Dekretuak ezartzen dituen mailen izenak aldatu egiten ditu, eta orain arte Oinarrizko Maila A2, Tartekoa B1, Aurreratua B2 eta Gaitua C1 deitutakoak, Errege Dekretu berriaren arabaera A1 Oinarrizkoa, A2 Oinarrizkoa, B1 Tartekoa, B2 Tartekoa, C1 Aurreratua izendatuko dira. Eta horiek, EEM-ren A, B eta C mailei dagozkie, hurrunez hurren.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 3ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetan ikasleak onartu eta matrikulatzeko modua arautzen da.

Agindu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, urtero-urtero deialdi bat egindo da ikasleak onartu eta matrikulatzeko prozesua aurrera eramateko, eta horretarako, Ikastetxeen zuzendariak ebazpena eman, eta Hezkuntza Saileko web orrian argitaratuko da. Artikulu horretan jaso denez, 2018ko ekainaren 15ko ebazpen honetan aratuko dira eskaerak aurkezteko era eta lekua, eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta prozeduraren fase bakoitzeko epea.