Ikasleen jarraipena eta promozioa.

Kurtsoaz promozionatu edo gora egiteko beharrezkoa izango da helburu hauek erdiestea: aurreko kurtsorako ezarritakoak, betiere tokatzen den curriculumean zehaztutakoarekin bat etorriaz. Azken buruko Ez gai kalifikazioa duten ikasleek kurtsoa errepikatu egin beharko dute, eta horrek trebetasun guztien beste ebaluazio bat eta kalifikazio bat dakartza.

Aurrez aurreko modalitateko ikasleak ezin izango dira matrikulako kurtso berean birritan baino gehiagotan. Salbuespen gisa, irakasle egokiak proposaturik eta ikasleak hala eskaturik, zuzendariak baimendu egin dezake hirugarrenez matrikulatzea, oinarrizko mailarako muga lau urtekoa delarik; seikoa, bitarteko mailetarako eta maila aurreratuetarako; eta hirukoa, gaitasun
mailarako.

Agindua, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzeko dena